944 710 267 944 531 970
Iberre kalea, 8 · Polígono Sangróniz
48150 Sondika. BIZKAIA

1. Comercial Zubillaga-I, S.L Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da [www.zuvillaga.com] webgunea Comercial Zubillaga (aurrerantzean, Zubillaga) enpresaren titulartasunpekoa dela. Enpresa horrek Sondikan (48150 Bizkaia) du egoitza Sangróniz Industrialdea,Iberre kalean 8 . Berari dagokion IFK hauxe da: B-95184453, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 0 liburuko 4116 liburukian, 106 folioan, BI-32723 Orrian 1go sarreran. Edozein komunikazio elektroniko izateko helbidea: comercial@zuvillaga.com domeinua.

2. ERABILTZAILEAK. [Zubillaga] enpresak sortutako webgune honetan sartzen den eta berau baliatzen duen pertsona ERABILTZAILEA da, eta horrek esan nahi du webgunean sartzen den edota berau erabiltzen duen unetik aurrera hemen adierazitako Erabilera Baldintzak onartzen dituela. Erabilera Baldintza horiek aplikagarriak izango dira beti, kasuan kasu aplikagarriak diren Kontratazioko Baldintza Orokorrak nahitaez bete beharrekoak diren gorabehera.

3. ATARIAREN ERABILERA. [www.zuvillaga.com]-(e)k hainbat informazio, zerbitzu, programa edo datuetarako (aurrerantzean "edukiak") sarbidea ematen du, Interneten. Eduki horiek [Zubillaga]-(r)enak edo horren lizentziadunenak dira, eta ERABILTZAILEAK horiek eskuratu ahalko ditu. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ataria erabiltzearen erantzukizuna. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuetara jo ahal izateko erregistratzera ere hedatzen da. Erregistratze horretan, ERABILTZAILEAK egiazko eta legezko informazioa emateko ardura izango du. Erregistratzearen ondorioz ERABILTZAILEARI pasahitz bat ematen baldin bazaio, erabiltzailea bera izango da pasahitza gorde eta egoki erabiltzearen arduradun bakarra. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du [Zubillaga]-(e)k bere atariaren bidez eskaintzen dituen edukien eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (adibidez, txat-zerbitzuetan, eztabaida foroetan edo berri-taldeetan), eta, nolabait zerrendatzearren baina ez izaera mugatzailearekin, konpromisoa hartzen du ekintza hauetarako ez erabiltzeko: (i) legez kontrako jarduerak, legez kanpokoak, fede onaren kontrakoak eta ordena publikoaren kontrakoak egitea; (ii) eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota giza eskubideen aurkakoak hedatzea; (iii) [Zubillaga]-(r)en, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea, sarean birus informatikoak edota lehen aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea eta beren mezuak aldatzea edo manipulatzea. [Zubillaga] pertsonen duintasunaren, gaztaroaren, haurtzaroaren, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak edo bere ustez ezegokiak diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko eskubidea izango du. Nolanahi ere, [Zubillaga] ez da inolaz ere izango erabiltzaileek foroetan, mezuetan edo beste edozer partaidetza tresnetan emandako iritzien arduradun.

4. DATUEN BABESA. [Zubillaga]-(e)k honako lege hauetan eta unean-unean indarrean bestelako araudian ezarritakoa betetzen du, eta erabiltzailearen datu pertsonalak behar bezala erabili eta trata daitezen bermatzen ahalegintzen da: abenduaren 13ko 15/1999 Legea, Datu Pertsonalen Babeserakoa, eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa garatuko duen erregelamendua onartzen duena. Horretarako, erabiltzaileak [Zubillaga]-ri eska diezazkiokeen zerbitzuetan agertzen den datu pertsonalak batzeko formulario bakoitzarekin batera, bere datuen tratamendurako baldintza berezi batzuk daudela eta horiek onartu behar dituela jakinaraziko zaio erabiltzaileari, honako informazio hau emanez: fitxategiaren ardura, arduradunaren helbidea, fitxategian sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo kontra egiteko eskubideak gauzatzeko aukera, tratamenduaren helburua eta, dagokionean, hirugarren batzuei datuak jakinaraztea. Era berean, [Zubillaga] enpresak uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betetzen duela, eta merkataritza-helburuetarako erabiltzailearen helbide elektronikoa baliatzekotan horren oniritzia eskatuko duela une oro.

5. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA. [Zubillaga] berez edo lagapenaren hartzaile gisa, bere web orriaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementu guztiena ere (esaterako: irudiak, hotsak, audioak, bideoak, software edo testuak, marka edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko behar diren ordenagailu programak, sarbidea eta erabilera, etab.); titulartasun hori [Zubillaga]-(r)ena edo bere lizentziadunena da. Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan jasotakoaren arabera, debekatuta dago web honetako eduki osoak edo haien zatiak erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu edo eskueran jartzea helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko erabiliz, [Zubillaga]-(r)en baimenik gabe. [Zubillaga]-(r)en Jabetza Intelektualeko eta Industria Jabetzako eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du ERABILTZAILEAK. Web gunearen elementuak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo bestelako euskarri fisikoetan gorde ahal ditu, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako izanez gero. ERABILTZAILEAK ezingo du kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu [Zubillaga]-(r)en webguneko orrietan instalatu ahal izan den babes- edo segurtasun-sistemarik.

6. COOKIEN ERABILERA. Webgune honetan sartzeak cookieak erabiltzea esan nahi dezake. Erabiltzaileek erabilitako nabigatzailean gordetzen diren informazio jakin batzuk dira cookieak, zerbitzariak informazio hori gogoratu eta, ondoren, baliatu ahal izateko. Informazio hori esker erabiltzaile jakin bat identifika daiteke eta horren lehentasunak edota informazio teknikoa gordetzeko aukera ematen du, adibidez, zer webgune bisitatzen dituen.

Erabilitako cookieak bi eratakoak izan daitezke:

i. saioko cookieak, erabiltzailearen ordenagailuan biltegiratzen ez direnak, baina web-zerbitzu bakoitzeko saio guztietan behar direnak, zerbitzua behar bezala ibiltzeko nahitaezkoak baitira. ii. Erabiltzailearen ordenagailuan aldi baterako biltegiratzen diren cookieak, erabiltzaileek zerbitzuari ematen dioten erabileraren estatistika-azterlan anonimo eta erantsiak egiteko erabiltzen direnak, etorkizunean hobekuntzak egin ahal izateko.

Zehazki, webgune honek analisi-cookieak baliatzen ditu:

analisi-cookieek ez dute erabiltzailearen identifikazioak dakarren informazio guztia biltzen. Bildutako informazio guztia anonimoa da, eta helburu estatistikoa du soilik, webguneak jasotako bisita-(e)kopurua jakiteko.

Cookie

Xedea

Google Analytics

Erabiltzaileek webgunean egiten duten nabigazioari buruzko informazio anonimoa biltzea, webgunean jasotako bisita-(e)kopuruari buruzko datu estatistikoak gordetzeko.

Cookie

Xedea

Omniture

(Adobe Analytics)

Erabiltzaileek webgunean egiten duten nabigazioari buruzko informazio anonimoa biltzea, webgunean jasotako bisita-(e)kopuruari buruzko datu estatistikoak gordetzeko.

Cookierik jaso nahi ez duten erabiltzaileek beren nabigatzailea konfigura dezakete aukera horrekin. Gogoan izan behar da, batzuetan, cookiea ez onartzearen ondorioz ezin dela lortu, guztiz edo hein batean, zerbitzuaren eskuragarritasuna. Erabiltzaileak bere nabigatzaileko jarraibideak edo eskuliburuak kontsultatu beharko ditu informazio hau zabaltzeko.

Erabiltzaileak aintzat izan behar du Internet ez dela guztiz leku segurua eta, horregatik, beharrezko neurriak hartu behar dituela baimenik gabeko hirugarrenek ez ditzaten bere datu pertsonalak irakurri eta horiek modu okerrean erabili.

Erabiltzaileak jakin behar du kontaktu-orria betetzeak eta eskatutako datuak bidaltzeak esan nahi duela Lege-ohar honetan jasotako informazioa irakurri eta onartu duela eta, horren ondorioz, bere oniritzi ageria ematen duela, esanbidez, bere datu pertsonalak xede horretarako balia daitezen.

7. BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN BAZTERTZEA. [Zubillaga]-(e)k ez ditu bere gain hartzen, edozein kasutan ere, atari honen erabiltzaileei eragin dakizkiokeen kalteak; adierazpen erara: edukietan ager daitezkeen akatsak edo hutsak, atariaren erabilgarritasun eza edo birusen edo programa maltzur edo kaltegarrien transmisioa edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu izana

8. ALDAKETAK. [Zubillaga]-(e)k beretzat gordetzen du edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe bere webgunean egokitzat dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta webguneetako eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu.

9. ESTEKAK. [www.zuvillaga.com]-(e)n Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, [Zubillaga]-(e)k ez du gune eta eduki horien gaineko inolako kontrolik egingo. [Zubillaga]-(e)k ez du inolako erantzukizunik bereganatuko beste webgune batekoa den esteka bateko edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, neurria, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako entitate horiekin loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik egotea.

10. KANPORATZEKO ESKUBIDEA. [Zubillaga]-(e)k eskubidea du bere webguneetara edota eskainitako zerbitzuetara sartzea ukatzeko edo debekatzeko webgune hau Erabiltzeko Baldintza Orokorretan xedatutakoa betetzen ez dutenei, aurretik ohartarazi beharrik gabe, haren ekimenez ala hirugarren baten ekimenez.

11. OROKORTASUNAK. [Zubillaga]-(e)k baldintza hauek urratzea eta bere webgunearen edozein erabilera desegoki jazarriko du eta, horretarako, zuzenbidean dagozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

12. BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA. [Zubillaga]-(e)k edozein unetan hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta behar bezala argitaratuko ditu, hemen agertzen diren bezala. Aipatu baldintzen indarraldia ikusgai dauden bitartekoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste batzuek aldatu arte egongo dira horiek indarrean.

13. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA. [Zubillaga]-(r)en eta ERABILTZAILEAren arteko harremana Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko da, eta Bilbo edo Bartzelonako auzitegiek izango dute sortutako arazoa edo gatazka ebazteko eskumena.

Une honetan ez dago eskaintza berezirik edarietan

Une honetan ez dago eskaintza berezirik jatekoetan
Erabili goiko menua produktuak kontsultatzeko eta eskariak egiteko.

Produktu berriak

Produktu nabarmenduak
Argazkia: ACEIT. MANZ. C/H LATA 2.5K SN (180-200) ACEIT. MANZ. C/H LATA 2.5K SN (180-200)
Formatua 2,5 K Unit. / Kutxa 3 Prezioa unitateko Prezioa kutxako Promozioa Beherapena 20,00 % Kutxak Unitateak
Argazkia: CTRO PALET IB. EXTREMADURA PELADA. A/CUR CTRO PALET IB. EXTREMADURA PELADA. A/CUR
Formatua 2,650 K Unit. / Kutxa 2 Prezioa unitateko Prezioa kutxako Promozioa Beherapena Kutxak Unitateak
Argazkia: ESPARRAGO BCO EXTRA  5F D.O. ESPARRAGO BCO EXTRA 5F D.O.
Formatua 0,500 K Unit. / Kutxa 12 Prezioa unitateko Prezioa kutxako Promozioa Beherapena 10,00 % Kutxak Unitateak
Argazkia: PIMIENTO PIQULLO EXTRA  L 1/2 K 18/22 PIMIENTO PIQULLO EXTRA L 1/2 K 18/22
Formatua 0,500 K Unit. / Kutxa 24 Prezioa unitateko Prezioa kutxako Promozioa Beherapena 5,00 % Kutxak Unitateak
Argazkia: SORBAN OLIVA VIRGEN EXTRA 5 L SORBAN OLIVA VIRGEN EXTRA 5 L
Formatua 5 L Unit. / Kutxa 3 Prezioa unitateko Prezioa kutxako Promozioa Beherapena Kutxak Unitateak
Argazkia: VENTRESCA BONITO OLIVA 115 GR CAMPOS VENTRESCA BONITO OLIVA 115 GR CAMPOS
Formatua 115 GR Unit. / Kutxa 25 Prezioa unitateko Prezioa kutxako Promozioa Beherapena 5,00 % Kutxak Unitateak